XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Paradisu lurrecuan gure Jaungoicuac ipiniya, ta canango estegûetan Jesucristo gure Jaunac santutua.

Eleizaco zaspi sacramentuetatic bat, adierazoten dabezan gauzetan andiya, ta birtute ta duintasunian ez chiquiya.

Arima garbiyaz artzen dabenai emoten deutza, esconduac euren bizitza guztiyan nai ta nayez eruan biar dabiezan gaiztasunac goitu, ta cristiñau esconduen equinpide ta zereguin guztiyac betetaco graziya.

Beguira bada, zetara suzendu biar dozubezan zeuben eguiquera guztiyac.

Lenengo sacramentu au zan ipiniya, semiac euqui, ta zeuben ondasunen baño, zeuben fede, erreligiño ta birtutien jaubeguiyac ichi daizubezan.

Ipiniya zan baita bere, esconduac bizitzaco naigabe ta zartzaroco argaltasunac eruaten batac bestiari lagunduteco.

Suzendu eguizube, bada, zeuben bizimodua, zariela alcarren atseguin, laguntari ta atsedena, ebagui ta quenduric atsacabe ta lanqueriyuetaco mugaldiyac.

Asquenez ipinita dago Escontzia, araguizco atseguin loyac quentzeco, euquiric guizonac bere emacumia, ta emacumiac bere guizona; ta au daguana leguez laquetuta guisonaren argaltasunari, ez dozube, gura izan biar atseguin utza escontza santuan, ez billatu bere atseguin au beretic campora, ez da bertan bere, sacramentu santu onen asquena galazoten dogula,(...).